Kanto lanera jartzen zuten eranskailuen bidez Azkargorta aske egon behar zela aldarrikatu zuten. Izan ere, duela urtebete bete zuen zegokion kartzela zigorra, baina irabazitako erredentzioak baliogabetu egin dizkiote, eta zigorra 2018 urtera arte luzatu diote. Kooperatibetako Euskal Presoak Euskal Herrira plataformakoek salatzen dute "legeak ezin duela atzeraeraginezko efekturik izan, printzipio juridikoaren kontra" doalako.