Pedro Zumelaga hil da, zarzuelaren sustatzaileetako bat herrian

Jon Berezibar 2007ko azaroaren 19a

Zapatu goizaldean zendu zen Pedro Zumelaga 93 urte zituela. Gaur ospatuko dute hileta elizkizuna 19:00etan, San Juan Bataiatzailearen parrokian. Bera izan zen, Juanito Artzamendi, David Artzamendi eta, bestelakoen artean, Azkoaga anaiekin batera zarzuela Arrasatera ekarri zuena. 50-60 hamarkadan 'El Caserío' eta 'Amaya' zarzuelak taularatu zituzten Arrasaten eta Jesus Guridi egilea bera izan zen ikuskizunean. Kantari fina, parrokiako abesbatzan ere jardun zuen. Horrez gain, beti kolaboratu izan du herriko komunikabideekin eta kolaboratzailea izan zen Arrasate Pressen, Goienkarian eta Arrasate Irratian.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak