Patxi Lopezen hitzaldia
Berbaldian hiru helburu nagusi azpimarratu zituen:
1) Arrasateko eta Debagoieneko sozialisten lana aitortzea. Izan ere, Lopezen arabera, oso zaila da nazionalista ez direnek Debagoienean, "zonalde honetan" lana egitea.
2) Udal hauteskundeei begira hautagai sozialistak sustatu eta indartzea.
3) Egindako apustua finko mantentzea bakea eta askatasuna bermatzeko
Euskal gizarte anitza edota askotarikoaren aldeko apustua egiten dutela azpimarratu zuen Patxi Lopezek. Mehatxu eta oihuen aurrean tinko eutsiko diotela eta euren baldintzak ez dituztela aldatuko esan zuen. Printzipio demokratikoak eta zuzenbidezko estatu baten alde egingo dutela ere nabarmendu zuen. Baina, horretarako indarkeria baztertzea ezinbesteko dela gehitu zuen.
Bestalde, PPk politika egiteko gezurra eta manipulazioa erabili duela ere salatu zuen hitzaldian. Udal hauteskundeei begira, aldaketa lortzeko alderdi sozialista 'berritu bat' aurkeztuko dela adierazi zuen Lopezek.