Helburuak, berriz, bi dira: bat: pastoralgileei helduen pastoraltzan heziketa estrukturatua eta gaurkotua eskaini eta bi: pastoral arloko ekintzak bultzatzea gure ibarrean.
Ikastaroa gaztelaniaz egingo dute eta hiru eduki nagusi landuko dituzte: pertsona heldua eta bere inguruaren azterketa, Ebanjelizazio Kateketikoaren proiektua eta errekurtso pedagogikoak.
Urriaren 22an hasi
Urriaren 22 eta 29an eta azaroaren 5, 12, 19 eta 26an izango dira eskola, San Joan Bataiatzailearen lokaletan (abadetxean). Izenematea datorren astelehenean, urriaren 20an bukatuko da. Izena emateko astelehenetik eguenera dei daiteke, 17:00etatik 19:00etara, honako telefono zenbakira: 943 79 14 05. Matrikula 60 euro ordaindu beharra dago.