Bada, kontua da Uarkape pilotalekuan iragarritako bazkaria ezin izan dutela egin, baina ekitaldia bai. 18:30ean Monterron parkean iragarrita bazegoen ere eta han ertzainen sei bat furgoneta zain zeuden arren, beste nonbaiten egin dute ekitaldia.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldi xumea baina hunkigarria izan da. 200 bat lagunek hartu dute parte. Txalapartarien eta bertsolarien esku-hartzeaz gain, Pakito Arriaranekin batera omendu izan duten Begoña Garciaren aitak idatzitako gutun bat irakurri dute.
Horren ostean, hizlari batek egoera politikoa izan du berbagai; eta bukatzeko lore eskaintza eta aurreskua egiteaz gain, abesten bukatu dute.