Pakito Arriaran omenduko du Arrasatek, haren erailketaren 25. urteurrenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko ira. 17a, 17:46
Irailaren 26a izango da omenaldiaren egun handia; herri bazkaria, omenaldi ekitaldia eta kontzertuak egingo dituzte, besteak beste. Irailaren 24an, bestalde, El Salvadorren egondako brigadista batzuk ikusentzunezko hitzaldia emango dute Kulturaten (19:00).

Bi herri eta borroka bakarra. Esaldi horrek pisu handia izan zuen Pakito Arriaran gudari arrasatearraren bizitzan. Horregatik egingo dioten omenaldia iragartzeko horma irudietan esaldia agertzea. Euskal Herriaren eta El Salvadorren alde bizitza eman zuen Arrasateko borrokalaria erail zutela 25 urte beteko dira aurten. Hala, El Salvador bihotzean taldeak egingo dion omenaldiak kutsu berezia hartuko du oraingoan.

El Salvador ez zen erbestea
1984ko irailaren 30ean, Farabundo Marti Askapenerako Indarrak –FMLN– gerrillarekin El Salvadorko gerran borrokatzen ari zela atzeman zuen El Salvadorko armadak Arriaran, eta gorputza tiroz josi zion. Jaioterritik oso urrun hil zen arrasatearra, baina ezin esan erbestean hil zenik. Arrasate eta Euskal Herria beste maite baitzuen El Salvador. Amerikara joan aurretik ETAko kide izan zen, eta poliziatik ihesi joan El Salvadorrera. Han internazionalismo aktiboarekin konprometitu zen eta El Salvadorko gerra zibilean FMLN gerrillan borrokatu zuen. Azken muturreraino eroan zuen bere borroka.

Ekitaldiz jositako omenaldia
Pakito Arriaranez gain, Begoña Gartzia eta Marta Gonzalez euskaldunak ere omenduko dituzte, El Salvadorren eraildako beste bi emakume internazionalista. Omenaldiaren egun handia irailaren 26a izango da: bazkari herrikoia, omenaldi ekitaldia eta kontzertuak antolatu dituzte. Bazkaria Uarkapen izango da, eta txartelak Irati tabernan daude salgai –ikasle eta langabetuek 10 euro eta langileek, 20 euro–.
Gainera, hilaren 24an El Salvadorren egondako brigadista batzuk ikusentzunezko hitzaldia emango dute Kulturaten (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak