Hilabete nahasiak izan dira azken hauek Arrasateko udalean. Lehenengo Isaias Carrasco zinegotzi ohi sozialistaren hilketa dela-eta, eta ondoren, Ino Galparsoro alkatearen kartzelaratzearekin. Horretaz guztiaz Paco Gartzia, Arrasateko sozialisten buruarekin egon da Goiena. Esan du herriko udalak momentu honetan duen erronka handiena eraberritze politikoa dela, baita duintasuna berreskuratzea ere. Gaineratu du, bere ustez Patxi Lopezek irabaziko dituela hurrengo legebiltzarrerako hauteskundeak. Hemen duzue elkarrizketaren bideoa.