Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paco Gartzia Arrasateko PSE-EEko zinegotzia Gasteizko legebiltzarkide izango da legegintzaldi berrian. Sozialistek Gipuzkoatik zortzi legebiltzarkide lortu zituzten Gasteizen azken hauteskundeetan; eta, Gartzia zerrendan bederatzigarrena zen. Zerrendan bere aurretik zeuden Iñaki Arriola eta Gemma Zabaleta sailburu izendatu dituzte eta gaur bertan aurkeztu dute biek legebiltzarkide izateari uko egiteko akta. Hortaz, horien bien lekuan sartuko dira Paco Gartzia eta Benjamin Atutxa Eibarko udaleko zinegotzia.