Paco Gartzia legebiltzarkide izango da Gasteizen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 29a, 17:07
Oraindik ofizialki konfirmatu ez duten arren, Paco Gartzia Arrasateko PSE-EEko zinegotzia Gasteizko legebiltzarkide izango da legegintzaldi berrian. Sozialistek Gipuzkoatik zortzi legebiltzarkide lortu zituzten Gasteizen azken hauteskundeetan; eta, Gartzia zerrendan bederatzigarrena da. Hortaz, sozialistek lortu zituzten zortzi legebiltzarkideetako bat Sailburu izendatuko balute, Gartzia legebiltzarkide izatera pasako litzateke.

Oraindik ofizialki konfirmatu ez duten arren, Paco Gartzia Arrasateko PSE-EEko zinegotzia Gasteizko legebiltzarkide izango da legegintzaldi berrian.

Gobernu berria

Patxi Lopez gobernua osatzen ari da eta ofizialki Sailburuak zeintzuk izango diren esan ez badu ere, izen batzuk agertu dira hedabideetan. Izen horietako batzuk dira Iñaki Arriola eta Genma Zabaleta gipuzkoarrak. Sozialisten barne araudiaren arabera, Sailburu izateko dimisioa eman behar dute legebiltzarkide moduan.

Gipuzkoan, zortzi legebiltzarkide

Sozialistek zortzi legebiltzarkide lortu zituzten Gasteizen azken hauteskundeetan; eta, Gartzia zerrendan bederatzigarrena da. Hortaz, sozialistek lortu zituzten zortzi legebiltzarkideetako bat Sailburu izendatzen badute, Gartzia legebiltzarkide izatera pasako da.

Gartziak berak ez du ukatu

GOIENA Gartziarekin harremanetan jarri da eta Gartziak ez digu baieztatu ezta ukatu ere legebiltzar berrian egongo denik. Arrasateko zinegotzi sozialista Haritz Arrietak ere ez du ukatu berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak