Paco Gartzia: "Gidaritza eta ideia falta dago Udalean"

Ubane Madera 2008ko uztailaren 24a

Udal gobernuaren balorazioa ikusita, segidan oposizioko alderdiek egiten dutena aztertuko dugu. PSE-EErekin hasiko dugu balorazioen gaineko errepasoa, alderdi sozialista da-eta, bigarren indarra Arrasateko udalbatzarrean. Paco Gartzia bozeramaileak argi dauka: legealdiaren lehenengo urtea penagarria izan da.

"Balorazioa da penagarria. Legegintzaldia hasi genuen ANVk eta EBk osatutako gobernuarekin. Saldu zituzten hainbat politika munduko panazea hoberena bailitzan eta urtebetean gutxiengoan daude. EBk behartuta utzi zuen gobernua Isaias Carrascoren erailketa eta gero. Hala ere, izatez ez dago gobernuan, baina bai eskubidez, PSE-EE izan ezik, gainerako guztiak moduan.

Gestioari dagokionez: zero patatero. Egiten dabiltzan bakarra da aurreko gobernuak utzitako proiektuak. Ez dago berririk. 10 milioi euroko superabita dago: egin ez diren proiektuak eta eginda egon behar zirenak. Hori bai, kasu horretan, arduraren zati bat EAJk osatutako udal gobernuak ere badu.

Etxebizitza gaiei dagokienez, gerta liteke abenduan 100 etxebizitza baino gehiago eginda izatea adjudikatario barik, udal gobernua ez delako gauza izan.

Hori guztia kontuan hartu barik Isaias Carrascoren erailketa eta gero gertatzen dabilen duintasun eza: oposizioan egon beharko litzatekeen eta gutxiengoan dagoen gobernua dugu. Estokolmoren sindromea dute, PSE-EEk izan ezik, gainerako alderdi guztiek”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak