Kontra egoteko arrazoiak
Manifestazioa bukatzean, Seber Altuben hitza hartu dute antolatzaileek, eta proiektu horren kontra egoteko zortzi arrazoi zerrendatu dituzte: konpon ezinezko kaltea ama lurrari; lurralde desoreka areagotu; tren garraio zerbitzu unibertsalari kontra; gastu sozialaren murrizketa; trafiko eta garraio arazoak konpondu ez; lan prekaritatea areagotu eta industrien deslokalizazioa erraztu; neoliberalismoa indartu; eta inposatutakoa dela.
Antolatzaileek berbagai izan dute, baita ere, Iparraldean AHTren linea gelditzeko erabakia.
Horrekin batera, elkartasuna adierazi diete Arrasateko lurjabetzatan eta Untzillan protesta ekintzetan esku hartzeagatik epaiketak dituztenei, eta baita Aramaioko alkate Asier Agirreri ere.
Bukatzeko, azpimarratu dute lanak "oraindik hasi berriak direla eta AHT proiektua gelditu" daitekeela.