Hala ere, ez da posible izan lanak urte amaierarako amaitzea. Atzerapenaren arrazoi nagusia udan izan ziren lur jausiek eragin dute. Izan ere, udan lanak geldiarazi behar izan zituzten eta udatik bueltan erabaki zuten lanokin nola jarraitu.
Hori horrela Udalak Madrilgo gobernuari eskatu zion obren amaiera epea luzatzea. Erantzuna, beste behin baiezkoa izan zen: 2010eko lehen seihilekoan amaitu behar dira obrak.
Lan zailena, eginda
Olaia Etxenausia Udaleko Hirigintza saileko teknikariak jakinarazi duenez, lan zailena eginda dago. Hau da, maila ezberdinetan zeuden bi kale maila berean jarrita daude dagoeneko. Hala ere, espaloiak jarri, kale osoa egokitu eta bestelako lanak falta dira. Finean, guneari kale itxura eman behar zaio.
Etxenausiak adierazi duenez, otsailaren 28rako obra guztia amaituta egongo da eta martxorako zabalduko dute; egun batzuk izango dituzte azken erremateak emateko.