Otalora kalean zirkulazioa itxita, abuztuaren amaierara arte

Ubane Madera 2009ko uzt. 21a, 14:50
Atzo arratsaldeaz geroztik (astelehena), itxita dagoela Otalora Lizentziaduna kaleko noranzkoetako bat. Hain zuzen ere, 1. zenbakitik 7. zenbakirainoko zatia dago zirkulaziorako itxita.

Hori bai, Arizmendi Ikastolaren eremuan, parean, nahiz azpian dauden aparkalekuetarako sarbidea zabalik utziko dute.

Kontuak kontu, zirkulazio orokorrarendako itxita dago Otalora, eta hala izango da abuztuaren amaierara arte. Hori horrela, Otaloratik beharrean, Garibai Etorbidetik desbideratu dute zirkulazioa.

Zabor bilketa

Era berean, mozketa horren ondorioz, zabor bilketa ere eten egingo dute Otalora kalean, beraz, Udalak abisatu du moztutako eremuan dauden zaborrontziak ez erabiltzeko kalea itxita dagoen bitartean.

Mozketa horren arrazoia obrak dira, Ferixalekua-Altamira lotzeko eraikitzen dabiltzan igogailu publikoaren obrak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak