Julien Temple ezagunak The Clash musika taldeko liderraren gainean egindako dokumentala eskainiko dute bihar, eguena, Amaia antzokian.
Hurrengo astean, hilaren 8an, La escafandra y la mariposa filma botako dute. Julian Schnabelen filma orain dela bi urteko Canneseko Jaialdian lehiatu zen eta urte berean, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, Zabaltegi sailean hain zuzen. Bi Urrezko Globo jaso zituen eta Oscarretan lau izendapen jaso zituen Schnabelen filmak.
Urriko hirugarren filma, hilaren 15ean, Cometas en el cielo izango da. Alberto Iglesias musikari donostiarra Oscar sarietarako izendatu zuten film horretako sopinu bandarengatik.
Beste bi film iragarri dituzte urrirako: 25 kilates akziozko filma hilaren 22rako eta Desobediencia dokumentala urriaren 29rako.
Esan bezala, emanaldi guztiak 20:30ean izango dira, Amaia antzokian.