Ostegunean eta ostiralean etorriko dira Arrasatera Sustapen Ministeriokoak, kasu honetan, Arrasate-Bergara-Elorrio bidegurutzeko lanen inguruko lurren desjabetze aktak sinatzeko. Aldi baterako okupaziorako desjabetzeak izango dira, zundaketak eta hauetarako sarrerak egiteko.
Hau salatzeko, prentsaurrekoa eskaini dute Arrasateko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek. Adierazi dutenez, dagoeneko Arrasaten lanak hasi diren arren, ez dute isiltzeko asmorik eta gaineratu dute, lanak geratzeko aukera egon badagoela oraindik ere.
Gauzak horrela, manifestazioa deitu dute Arrasaten hilaren 26rako. Makina bat arrazoi gure geroa eraikitzeko lelopean burutuko da berau, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin gura izan diete. 18:00etan irtengo da manifestazioa Seber Altube plazatik.