Izan ere, Ibai-Arteko ordezkariek uste dute "beste mota bateko elkarteekin batera (izan kirol, kultura, merkatari zein edozein arlotakoak), kaleen bizitasuna galtzera daraman prozesu hori geldiarazi" dezaketela.
Gonbidapena ostalariei
Labur esanda, Arrasate Bizirik elkartearen bitartez gura dituzte abiarazi ekimenak "Arrasate dinamikoagoa" lortzeko. Adibide moduan ipini dute eguen iluntzetan hainbat tabernarik abiarazitako eskaintza berezia: ardo ondua eta tapa bat euro baten truke, "lehenagoko osteguna biziberritzeko "iluntzeko orduak aprobetxatuz, jendea kalera irteten zeneko garaiak berreskuratu guran" egindakoa.
Azpimarratu dute ekimena irekia dela; hori horrela, "gonbidapena" egin diete "Arrasate ostalari guztiei eta edonolako beste elkarte edo talderi, elkarlanean" indarrak batu eta Arrasate dinamikoagoa lortzeko "ekintzak koordinatu eta garatzeko".