Ospitaleko hainbat garbitzailek protestaldia hasi dute

Ubane Madera 2009ko abenduaren 1a

Gaur (martitzena) 09:30etik 10:00ak arte lanuztea egin dute Osakidetzaren kontratapean lanean diharduten garbitzaileek. Gero, arratsaldeko 18:30etik 19:00ak bitartean beste lanuzte bat egingo dute. Eta iragarri dute bihar eta etzi gauza bera egingo dutela.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak. Emandako azalpenen arabera, lan baldintzengatik dabiltza protestan ospitaleko garbitzaileak. Gura dutelako lan hitzarmenean agindutakoa bete dezatela. 

Hitzarmenaren arabera, Osakidetzak zuzenean kontratatuko langileen baldintzak eta Osakidetzako kontratek kontratatutako langileen baldintzak berak izan beharko lirateke.

1.000-4.000 euroren arteko aldea

Hori onartzen duen Erret Agindua 2009aren erdialdean argitaratu zuten. Baina protestagileek salatzen dutenaren arabera, Erret Agindua ez da bete langileen antzinakotasuna kontuan hartzeko orduan. Eta horren ondorioa da urtean 1.000-4.000 euro bitarteko aldea ematen dela bi langile moten artean. Osasun arlotik kanpo lan egiten duten langileen gainean gabiltza berbetan. 

Protestak gogortu

Iragarri dute egoera aldatu ezean, gogortu egingo dituztela protestak. Hala, abenduaren 10etik aurrera goizean eta arratsaldean bina orduko geldialdiak egingo dituztela iragarri dute, eta egoerak berdin segituz gero, abenduaren 16rako greba iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak