Ospitale parean aparkalekua egokituko dute

Ubane Madera 2008ko aza. 27a, 18:37
Oraingo asteko udal gobernuaren batzarrak onespena eman dio ospitale inguruan aparkaleku berria egokitzeko zeukan egitasmoari. Hain zuzen ere, hitzarmena sinatuko du Fagor Arrasaterekin, ospitale parean Fagorrek daukan fabrikaren, lehengo Gameiren aparkaleku zati bat ospitaleko erabiltzaileendako izan dadin.

Hirigintza Sailetik jakinarazitakoaren arabera, aurreikusi dute aparkaleku hori, batez ere, izatea ospitaleko langileendako. Baina ez dute baztertzen aparkaleku horrek erabilera publikoa ere izatea.

Fagorrekin sinatuko duten  hitzarmenaren arabera, Arrasateko Udalak bi metroko hesi baten bitartez gaur egungo aparkalekua erdibitu egingo du: haloa, zati bat izango da fabrikako langileendako eta bestea ospitaleko erabiltzaileendako.

Horrekin batera, bestelako egokitzapen obra batzuk ere egin beharko dituzte aparkaleku hartan. Batetik, sarrera berria egingo diote, Udalak egokituko duen aparkaleku zatiarendako. Eta bestetik, sarrera berria erabiltzeko espaloia ere egokituko dute, arrapalatxo bat eginda. Obra horiek ahalik eta lasterren hasiko dituztela aditzera eman dute Hirigintza Sailetik.

Lagapen hori urte eta erdi ingururako izango da. Gutxi gorabehera, ospitaleko lanak bukatu arte, 2010era arte. Udalak 6.000 euroko errenta ordainduko dio Fagorri lagapen horregatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak