Lanok bukatuta, errepide berriaz gainera, estreinatzeko moduan izango da, baita ere, Arrasateko jolasgune berria, Zerrajerako parke berrian eraiki dutena. Eta jakina, errepidearen bazterrean aparkalekuak ere egokitu dituzte eta horiek ere erabil daitezke dagoeneko.
Etxeak falta
Orain, beraz, Zerrajera lantegiaren orubea zena guztiz urbanizatu eta egituratuta uzteko Jaurlaritzak eraiki behar dituen etxebizitzak falta dira. 140 etxebizitza dira eraiki beharrekoak, bi bloketan, guztiak ere babes ofizialekoak. Lehiaketa uztailaren amaieran abiarazi zuen Jaurlaritzak. Asmoa da obrak urte hasieran hastea.