Umorerik ez zaie falta auzoan eta hori dela-eta, jaiak antolatu ohi duen txarangak deialdia egin eta afarirako mahaiak ipini zituen kale berrituan. Bakoitzak oturuntzarako bere janaria ekarri eta festarako gogo handiarekin auzotar talde batek turuta, danbor, akordeoi eta guzti ospatu zuen. Obren zaratak, hortaz, txarangaren burrunbadak ordezkatu zuen zapatu iluntzean.
Guztiz amaitu barik
Hala ere, obrak amaitzeko oraindik berdeguneen txukuntzea falta da, datozen egunetan egingo dutena.Urbanizazio lanak, baina, amaituta eta txukun geratu da.