Osokoa egingo dute, eguenean

Ubane Madera 2008ko uzt. 1a, 13:39
San Juanetako oporralditxoaren ostean, eta uztailaren hasieran gauden honetan, Arrasateko Udalak hileroko udalbatzarra egiteko deialdia egin du. Eguenean izango da, ohi duten moduan, 19:00etan.

Gai zerrenda labur samarra dute aurreikusita uztailerako. Baina badute gai bat seguru askori interesatuko zaiona. Izan ere, Uribarrin eta Zabalgunean (Gelman) egiten dabiltzan babes ofizialeko etxebizitzak zozketatzeko arauak zeintzuk izango diren erabaki beharko dute.

Horrez gainera, bestelako gai gehienak ere, obra kontuekin lotutakoak dira. Horien artean, lokala etxebizitza bihurtzea arautzen duen ordenantzaren testu bateratuaren aldaketa puntuala egitea proposatuko dute.

Bestalde, etxebizitza kontu gehiago ere landuko dituzte. Izan ere, Azeri eremuko Hiri Antolamenduaren Plan Berezia berbagai izango dute. Bestela esanda, Polmetasa inguruko urbanizazio eta etxebizitza kontuen gainean jardungo dute.

Eta bestelako gairen bat aipatzearren, ekonomia kontuak ere landuko dituzte, hain justu, batetik, aurrekontuaren egoeraren berri emango dute. Eta bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko lehen hiruhilekoan onartutako kreditu aldaketen espedientearen gaineko informazioa emango dute.

Esandako moduan, osoko bilkura eguenean egingo dute, 19:00etan. Ekimen publikoa da, beraz, interesa duen edozein joan ahal da batzarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak