Oscar Santor: "Polita da norbera futbolean hasi zen lekura itzultzea, baina gustura nago Badajozen"

Xabier Urtzelai 2009ko ira. 4a, 16:21
Debagoienean futbol jokalari gutxi daude, egun, futbolarekin Oscar Santorrek (Arrasate, 1978) beste buelta eman dituena. Urtebetez berritu du kontratua kategoriaz igo berri den Badajozko Cerro de Reyes taldearekin, eta bosgarren urtea egingo du talde horretan.

Martitzenean izan ginen 'Golo'-rekin, Cerro de Reyes taldeak Lagun Onaken kontra kopako partidua jokatu behar zuela aprobetxatuta. Arrasatekoak 20 urterekin utzi zuen Mondra, eta urte hauetan guztietan batetik bestera ibili da futbolean jokatzen (Eibar, Badajoz, Tarrasa, Toledo, Ourense, Jerez de Los Caballeros, Merida eta Cerro de Reyes).

Taldeak kopa jokatzera Gipuzkoara etorri behar zuela jakin zuenean berehala konbentzitu zuen presidentea, Debagoienara ekarri gura zuen taldea. Cerro de Reyes Eskoriatzako Mendigoia hotelean egon da aste barruan, baina eguaztenean Kopako partidutik esku hutsik itzuli ziren Extremadurara (2-1).

Arrasatekoa hirugarren mailako jokalari erregularrena izendatu dute, eta ez aurten bakarrik, azken urteotan komunikabideetatik lore asko jaso ditu.

Asteleheneko Goienkariak argitaratuko du Oscar Santor Golo-ri egindako elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak