Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur (astelehena) egungo osasuna orain dela 25 urteko osasunarekin konparatuko du Iñaki Peña medikuak, 18:30ean, Kulturaten. Horrexekin hasiko du AED elkarteak osasunaren gaineko hitzaldi zikloa. Bihar beste bat egingo dute (Uzkudunek, CCOO sindikatuko kideak), 18:30ean hori ere; eta datorren astelehenean (gaur zortzi) azkena. Edozelan ere, AEDko ordezkariek beste makinatxo bat ekitaldi iragarri dituzte oraingo asterako. Xehetasunak Arrasate Irratian landu ditu Maitane Muñozek, AEDko langileak.