Osagaien gela inauguratu dute Garaia Berrikuntza gunean

Miren Arregi Amasorrain 2008ko eka. 10a, 18:31
Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon taldeak elkarlanean, Osagaien gela inauguratu dute Garaia Berrikuntza gunean. Linea zuriaren, Elektronikaren eta etxeko energiaren gaineko proiektuak ikertuko dituzte bertan lana egingo duten Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleek.

Osagaien gelan Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleek eta osagaien dibisioko kooperatibetako berrikuntzako arduradunek osaturiko 8 pertsonako talde bat arituko da ikerketak aurrera eramaten.

Bertan sortuko dituzte aplikazio elektronikoak, kontsumitzailearendako segurtasuna, konforta eta energia aurreztea ahalbidetuko dutenak. Osagaien gela, Garaia berrikuntza gunean dago kokatuta.

Ikerketa eta berrikuntzaren alorrean eskola politeknikoak eta Mondragon taldeak ematen duten beste urrats bat da osagaien gela.

Batez ere egozketa elektrikoan, gas bidezko egozketan eta garbiketan, ura eta airea berotzeko aparatuetan, domotikaren sektorerako sistemetan eta komunikazio alorrean, eta etxeko energiari dagokionean egingo dituzte ikerketak.

Osagaien gela deitutakoaren inaugurazio ekitaldian izan ziren besteak beste, mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabala eta Mondragon taldeko lehendakari Jose Mari Aldekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak