Ortuen jabeei bihar (zapatua) entregatuko dizkiete giltzak

Ubane Madera 2009ko aza. 20a, 09:42
Garagartzako 80 ortu ekologikoak bihar, zapatua entregatu behar dizkiete ugazaba berriei. 09:30ean egin dute hitzordua, "inaugurazio ofiziala" egiteko. Ekitaldian parte hartuko dute, politikariek eta Ingurumen Saileko ordezkariek; besteak beste, Rafa Uribarren, Nekazaritza Saileko diputatua eta Ino Galparsoro alkatea izango dira ekitaldian.

11:00etan entregatuko dituzte aurrenengo 40 ortuak eta gainerako 40en entrega ordubete geroago egingo dute. "Ortuetako giltzak emango dizkiete, kasu honetan, txartel elektronikoak. Ortuak zenbakien arabera banatuta daude, eta herritar bakoitzak badaki zein tokatu zaion”, jakinarazi du Peio Garaik, Ingurumen Saileko teknikariak. 

Adinaren arabera banatuta

Gaineratu du "multzoka" banatu dituztela ortuok: "Biltegitik gertu daudenak pertsona nagusien artean banatu ditugu eta urrutiren daudenak gazteagoen artean". Behin ortuak entregatuta, bihar bertan hasi ahal izango dira erabiltzen. 

Neguan, 19:00ak arte

Bihartik aurrerako funtzionamenduari dagokionez, berriz, udaltzainak arduratuko dira ortuen gunea zabaldu eta ixteaz. "Neguan 09:00etatik 19:00ak arte, eta udan, berriz, eguzki argiarekin antolatuko dugu ordutegia", azaldu du Peio Garai teknikariak. Gaineratu du, baita ere, udaletxekoak arduratuko direla ortuen erabiltzaileei aholkularitza zerbitzua emateaz. 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak