Ortuak egingo dituzte Garagartzan

Jon Berezibar 2007ko mai. 8a, 12:41

Aspalditik dabil bueltaka Udalean han ortuak egiteko asmoa baina azkenean asmoak errealitate bihurtuko direla ematen du. Atzerapenarekin, baina Udalak 320.000 euroko aurrekontua onartu du Garagartza auzoan herritarrendako ortuak egiteko.

Gainera, lanak egiten lehenbailehen hasi beharko dira. Jakinarazi dutenez, ortu horiek egiteko diru-laguntza jaso gura badute, lanek urriaren 31 baino lehen hasita egon behar dute.

Ortu gehiago

Hasiera baten, asmoa zen 61 ortu egitea, bakoitza 80 metro koadrokoa baina Udala aztertzen dabil ea metro koadro gutxiago dituzten baratz gehiago egin daitezkeen. Zehazki, ortuen kopurua bikoiztu gurako lukete, orain arte 136 eskaera jaso dituzte-eta.

Interesa izanez gero, oraindik ere ortuen eskaera egin daiteke, epea zabalik dago-eta. BAZen egin behar da eskaera.

Lehentasunak

Hala ere, ortu horiek nork erabiliko dituen esateko zehaztapenak oraindik zehazteke daude. Printzipioz, herritar guztiek lukete aukera baina izan liteke Musakola eta Makatzena inguruetan ortuak dituztenek lehentasuna izatea, Udalak inguru horietatik ortuak kendu gura ditu-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak