Haren arabera, egitasmo hori berreskuratu eta eguneratu egingo dute. Atzo onartutakoaren arabera, hilabeteko epea zehaztu dute eguneraketa lan horiek egiteko.
Gero, eta Udaleko Obra Sailetik adierazitakoaren arabera, proiektua bera gauzatzeko lanak aterako dituzte lizitaziora. Izan ere, aurtengo udal aurrekontuan aurreikusi du Udalak ortu ekologikoen proiektua gauzatzea.
Are gehiago, Obra Sailetik emandako informazioaren arabera, dirulaguntza bat du Udalak proiektu hau lantzeko eta dirulaguntza horren arabera, urrirako bukatuta egon beharko dira Garagartzako ortuak.