Horrekin batera, ingurumen kontuak ere aztergai izango dituzte; batetik, Akei zabortegiaren 2008ko ingurumen jarraipenaren berri emango dute; eta bestetik, Auzolan 21: Tokiko Ekintza Planen Berrikuspena izeneko proiektua gauzatzeko IHOBE eta Arrasateko Udalaren arteko hitzarmena sinatzeko proposamena izango dute mahai gainean.
Eta gaur aztertuko dituzten bestelako gai pare bat aipatzearren, lanpostu pare bat betetzeko oinarri-arauak zehaztuko dituzte. Idazkari eta diruzain lanpostuak dira hutsik daudenak eta bete gura dituztenak.
Horrez gainera, aurtengo Aratusteetako egitaraua eta aurrekontua onartu egingo dituzte eta diru kontuekin segituz, Ferixalekuko igogailuak jartzeko obrak egiteko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzaren gainean jardungo dute.
Hori guztia eta gehiago landuko du gaur 15:00etan hasita udal gobernuak.