Ortu ekologikoak berbagai

Ubane Madera 2008ko urt. 14a, 16:49
Astelehenero ohi denez, tokiko gobernu batzarra du deituta udal gobernuak. Lantzeko aurreikusita dituzten gaien artean, badute bat aspaldiko urteetan bueltaka dabilena: Garagartzako ortu ekologikoak.

2005ean egin zuen Udalak ortu ekologikoen gaineko proiektua. Haren bitartez, Udalak gura zuen egokitu patzela bat Garagatza auzoan herritarrendako ortuak sortzeko. Hau da, irizpide batzuen arabera, aukera izango lukete herritarrek inguru hartan udal ortuak erabiltzeko, beharrezko ekipamendu guztiekin: aldagelak, ur-hartuneak eta beste.

Bere sasoian, Udalak zerrenda eta guzti zabaldu zuen, halako ortu bat lortu gura zuten herritarrek izenak eman zitzaten. Baina proiektua bertan behera geratu zen eta azkenean ez zuten ezer gauzatu.

Oran, egitasmo hori berreskuratu egin gura dute. Udaleko Obra Sailetik adierazitakoaren arabera, 2008ko udal aurrekontuan aurreikusi du hori Udalak. Baina proiektua lantzen hasi aurretik, eguneratu egin behar dute. Eta justu, horixe da asteleheneko Tokiko Gobernu Batzarrean landuko dutena: ortu ekologikoen gaineko proiektua eguneratzeko lanak esleitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak