Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orreaga Politikarako Iritzi Taldeak mahai-ingurua egingo du bihar Kultur Aten 19:00etan Imanol Galfarsoro, Joseba Ariznabarreta eta Aitzol Altuna adituekin. Orreaga ekimenak dioena da "egungo egoera politikoa, estrategiarik ezan eta noraezean" dabilela eta estatutu-sistema eta indar "inperialistek" eta "euren burua abertzaletzat duten indarrek eskain" ditzaketen autonomia edo erregimenak "kale-itsu eta amarruak besterik ez direla, gure herriaren heriotza" ekarriko dutenak. "Herri honen askatasunaren bidean, bere harri-koskorra ekarri nahi duen jendea mahai baten inguruan elkartzea" da helburua.