Zartzuelako orkestratik eratorritakoa da Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa. Hain zuzen, zartzuelako orkestran urte luzean parte hartzen ibili diren musikariak dira gehienak eta Iker Olazabal zuzendariak proiektuari jarraipena eman gura, Orkestra Sinfonikoa sortu dute.
Esandako moduan, egubakoitzean egingo dute aurreneko kontzertua, Udaberriko V. Musikaldiaren barruan. Besteak beste, Shubert, Beethoven eta Verdiren piezak interpretatuko dituzte.