LAB sindikatua izan da Lan Osasunaren Eguna dela eta lanuzteak egin dituen bakarra. 12:00ak eta 13:00ak bitartean lanuzteak egin dituzte lantegi askotan. Dena dela, enpresa batzuek deialdiari boikota egin diotela ere salatu du sindikatuak.
Arrasateko plazan bilkura egin dute gaur eguerdian lan istripuen eta prekarietatearen kontra.