Oraindik badira txartelak domekan Arantzazura joateko erromesaldian

Ubane Madera 2009ko ira. 10a, 17:49
Viajes Ecuador agentzian saltzen dituzte autobus txartelak; atzorako (eguaztena) dagoeneko 60 lagunek erosita zuten. Edozelan ere, bihar (egubakoitza) da txartelak erosteko azkeneko eguna. Oinez joatea gurago dutenek, berriz, 06:30ean dute hitzordua, Kontzezinon.

Irailaren 13an, domeka, dute hitzordua arrasatearrek Arantzazura erromesaldia egiteko. Ohiturak agintzen duen moduan, Arantzazuko Amaren egunaren osteko aurrenengo domekan.

Herritar asko oinez joango dira; beste asko, berriz, autobusez. Eta aurreratu daitekeena da arrasatear dezente elkartuko direla erromesaldian; izan ere, eguaztenerako 60 lagunek izena emanda zuten autobusean joateko (09:00etan aterako da, Garibaitik). 

Oinez doazenendako

Oinez joateko, berriz, Kontzezinon da hitzordua, 06:30ean. Ibilbidea honakoa da: Bedoña, Larriño, Urkulu, Urrexola eta Gesaltza. Han elkartuko dira autobusean edo auto partikularrean igo direnekin, batera egiteko bidearen azken zatia.

Arantzazura ailegatzean, zain izango dituzte frantziskotarrak, harrera egiteko (11.00). Eta 12:00etan, ohi bezala, meza nagusia entzungo dute. Haraxe joango dira arrasatear gehienak, txistulari eta dantzariek lagunduta.

Udal ordezkaritza

Eta jakina, arrasatear horien artean, herriko Udaleko ordezkaritza ere izango da; hori bai, udal gobernutik, Aralartik eta Alternatiba-Zutik koaliziotik iragarri dute ez dutela parte hartuko, orokorrean, erakundeen "laizismoa" defendatzen dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak