Ondo hasi zuten lehia. Defentsa ona eginda kontraerasoan irteteko aukerak izan zituzten arrasatearrek. Hala, atsedenera iristeko bost minutu falta zirela Enrique Tenak lehenengo gola egin zuen.
Bigarrenean, eutsi
"Etxetik kanpo irabazten zoazenean bigarren zatiko lehenengo 20 minutuak erabakigarriak izaten dira", azaldu zuen Rodriguez entrenatzaileak. Horregatik, atzean ondo eutsi zuten arrasatearrek. Azkeneko minutuetan Berio gora igo zen eta aukera hori aprobetxatu zuten arrasatearrek kontraerasoan gola egiteko. Lander Andresek egin zuen bigarren eta azken gola.