Ohi den moduan, Arrasateko baserritarrekin batera herritik kanpoko baserrietako produktuak ere izango dira, tartean eta gertukoei dagokienez, Aretxabaletako Arkarazo auzokoak eta Bergarakoak.
Biharkoa aurtengo seigarren azoka izango da. Eta urtea bukatu aurretik halako beste hiru egingo dituzte. Gero (abenduan) tokatuko zaie baloratzea ea datorren urtean azokarekin aurrera egin edo ez. Momentuz, baina, gustura daude emaitzarekin.