Opera eta musikala ikustera joateko irteerak antolatu dituzte

Ubane Madera 2009ko uztailaren 23a

'Las Bodas de Fígaro' opera eta 'Fiebre del Sábado Noche' musikala ikustera joateko irteerak antolatu du Iturripe elkarteak. Bi ekitaldiok datorren urteko maiatzean dira Bilbon, baina, Iturripe elkartetik abisatu dute dagoeneko Arriagarako sarreren erdiak salduta daudela. Hala, interesa dutenek lehenbailehen egin behar dute eskaera. Jabier: 620 55 99 79.

Mozarten opera ezaguna maiatzaren 1ean interpretatuko dute, Euskalduna jauregian, 20:00etan. Hori horrela, autobusak 17:00etatik aurrera aterako dira gure ingurutik. Aramaiotik, 17:20an; Arrasateko Uribe auzotik, 17:30ean; Garibaitik, 17:35ean eta Musakolatik, 17:40an. Azkenik, Bergaran ere hartuko du jendea, 17:45ean.

Bilbotik Arrasatera, berriz, 00:00etan bueltatuko dira.

Prezioei dagokienez, butakak balio du 78 euro, tribunak 61 eta autobusak zortzi euro.

'Saturday Night Fever'

Musikalari dagokionez, berriz, hitzordua da maiatzaren 7an, Arriaga antzokian, 22:30ean. Horra joateko autobusa Aramaiotik aterako da, 20:15ean, Uribera iritsiko da 20:30ean, Garibaira, 20:35ean eta Musakolara 20:40an.

 

Kasu horretan prezioak honakoak dira: butaka, 45 euro, beste leku batzuk, 25 eta 18 euro eta autobusa zortzi euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak