Ongietorri hunkigarria egin diote herritarrek Galparsorori

Usoa Agirre 2008ko uztailaren 29a

Goizaldeko 1:15ean iritsi da Ino Galparsoro Arrasatera. Plazan 300 bat lagun zeuden zain. Madrilera joan ziren zinegotzi, senitarteko eta herritar ugari eta Arrasatera iristerakoan auto karabanan etorri dira. Iritsi bezain laster berba egin du Galparsorok, lehenik eta behin gogoan izan ditu berarekin Madrileko espetxean egondako euskal presoak eta, ondoren, Arrasateko herriari eman dizkio eskerrak. Berba egin eta lora sorta jaso ostean igo da udaletxera eta alkatetzako balkoian dagoen kartela kendu du Galparsorok. Jendeak "Ino maite zaitugu" oihukatu du orduan; Galparsoro udaletxetik jaitsi eta berak ere maite dituela esan die herritarrei. Momentu hunkigarriak bizi izan dira. Ospakizunak Irati tabernan jarraitu du. Eguaztenean, uztailak 30, omenaldia egingo diote Galparsorori, 19:30ean.

Ongietorriko argazkiak

 Created with Admarket's flickrSLiDR.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak