Oñatiarrak jaun eta jabe Txinatoko Mus azkar txapelketan

Jon Berezibar 2007ko abenduaren 17a

Egubakoitzean egin zuten Musakolako Txinato tabernan Mus azkarreko bigarren txapelketa. 44 bikotek hartu zuten parte, Debagoieneko hainbat herritatik etorriak. Txinato tabernako Patxi Canelok berak esan moduan, "arrakastatsua" izan da aurtengoa eta nabaria izan da partehartzearen gorakada. Txapeldun baina, bikote bakarra izan daiteke eta aurten Jose Luis Lazkanoiturburu eta Lino Urtzelai izan dira txapeldunak, Oñatikoak biak. 880 euroko saria, txapelak eta garaikurrak jaso zituzten. Bigarrenak Jose Antonio Martin (Bergara) eta Jose Javier Agirre (Arrasate) izan ziren eta hirugarrenak Juan Martin eta Julian Albizu anaia oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak