Tokiko merkataritza-sozietatearen alde egin dutenek azpimarratu dute beharra dagoela erakunde publikoek Oñatiko hiltegia babesteko. Baserritarren aldeko bi sindikatuek eurek eskatu dutela hori horrela egitea.
Rafa Uribarren (EAJ): "Haragi sektorean indarrak batu egin behar dira, bestela kanpotik haragi asko dator. Gaur egun hiltzen denaren %70 kanpotik dator, hemengoarekin nahastuta irteten da gero eta horrekin hemengoek ezin dute lehiatu".
Pello Urizar (EA): "Hausnartu behar dena da zer motako nekazaritza gura dugun; ea baserri mundua mantentzeko merezi den erakundeetatik bultzada ematea; azterketa sakona eta plan estrategikoa behar dira. Dena den, hiltegiaren aldeko apustuarekin bertako baserritarren eta abeltzainen alde egiten da"
Ino Galparsoso (alkatea): "Hausnartu egin behar da gure nekazari sektoreari ze garrantzi eman eta hari zela lagundu behar zaion. Gaurko pausoa harritxo bat da bide horretan eta badu bere garrantzia. Bestelako udalen partaidetza ere garrantzitsua da, ganaduzale eta baserritar asko zetozelako beste herrietatik. Oso garrantzitsua da inguruko herrien inplikazioa lortzea gure obligazioa ez den gai batean parte hartzeko".
Kontrakoen iritziak
Tokiko Merkataritza-Sozietatea sortzearen kontra entzun diren iritzien artean, berriz, salatu dute gai horren gainean oso informazio gutxi eskuratu dutela eta uste dute bestelako ekarpen ekonomikoak ere beharrezkoak direla:
Aritz Arrieta (PSE-EE): "Oñatiko hiltegiaren alde gauden arren, informazio oso-oso gutxi eskuratu dugu gure ekarpenak egin ahal izateko. Orain, jendaurrean ipintzen dutenean gure alegazioak aurkeztuko ditugu. Alegaziorik nabarmenena da lehen sektoreko kideek parte-hartze zuzena izan beharko luketela, baita ekonomikoa ere. Eta beste erakundeek ere parte hartu beharko luketela (Diputazioak eta Jaurlaritzak)".
Ander Rodriguez (Alternatiba-Zutik): "Ez dugu ikusten kudeaketa mota aldatu beharra dagoenik. Halako zerbait egiteko, ezohiko egoera sortu behar da, eta ez dugu uste hori horrela denik. Kudeaketa aldaketak kudeaketaren kontrolaren gardentasun galera ekarriko du".
Itziar Lamarain (PP): "Ados nago Zubillagako hiltegia indartzearekin. Baina Mankomunitatearendako defizitarioa da eta orain beste sozietate bat sortzeak ez du hori konponduko. Ez dute zertan udalak izan galerei aurre egin behar dietenak. Gremioek (harakin/ganaduzale) osatutako sozietatea beharko litzateke izan. Gaur egun mota horretakoa da onurak sortzen dituen elkarte bakarra".