Omenaldi beroa eskaini diote Joxe Letonari

Jasone Zabala 2008ko abenduaren 6a

Bere izena daraman herriko enparantzan omenaldi hunkigarria eskaini diote gaur herritarrek, Arrasateko "artxibo bizidun" moduan gogoratzen duten Joxe Letona– azaroaren 1ean 100 urte bete ziren historialaria jaio zela–, horregatik omenaldiko antolatzaileek egoki ikusi dute gorazarrea, gaur, San Nikolas egunean egitea.


Omenaldia eguerdiko 13:00etan hasi da, Joxe Letona enparantzan eta antolatzaileek aurreratu zuten moduan, "oso ekitaldi xumea" izan da. Juanito Leibar, Letonaren lagun handi eta bere kronista zenak hartu du hitza, eta berarekin batera bizi izandakoak kontatu dizkie bertan bildu direnei. Ondoren, Joxemari Velez de Mendizabalek Letonari buruzko hitz batzuk esan ditu, Arrasateko herriari egin dizkion ekarpen guztiak eskertuz. Ondoren, Letonaren familia guztia bertan zegoela bere alaba Mari Tereri lora eskaintza egin diote, eta Iñigo Arregik eman dio lore sorta; jarraian, Portaloi abesbatzak puntua jarri eta bertaratutako herritar eta lagunek San Nikolas abestu dute, omenduak  ikerketen bidez jorratu zituen herriko ohituren adierazgarri moduan.

 

Omenaldi xumea

Omenaldia antolatzen ar¡tu den Iñigo Arregik adierazi digun bezala, "oso ekitladi apala baina berotasunez betetakoa eskaini nahi izan diogu Joxe Letona zenari. Herritar asko hurbildu da eguraldiak lagundu ez duen arren, denon artean Joxeri esker oneko keinua erakusteko, bere herriari beti azaldu zion maitasunarengatik" .

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak