Olioa batzeko bi edukiontzi apurtuta

Maider Arregi 2007ko ira. 7a, 10:25
Arrasaten jarritako sei edukiontzietatik lauk ondo funtzionatzen dute. Gainerako biak ordea, trabatu egiten dira. Ingurumeneko teknikari Rafa Ugartek Arrasate Irratiari adierazi dionez, Eroski hipermerkatuan dagoen edukiontzia eta Obenerrekakoa dira trabatzen direnak.

Ingurumen Teknikariak gaineratu du Eroski hipermerkatuan dagoen edukiontzia berez trabatzen dela, baina  Obenerrekakoa 
norbaitek izorratu duela.
Hori horrela, Udalaren gomendioa da bi edukiontzi horiek konpondu artean, gainerako laurak erabiltzea; hau da, Maiatza Bat plazaren ondoan dagoena, Otalora Lizentziaduna kalekoa, Musakolakoa edo Udala plazan ipinitakoa.
Edozela ere, jakinarazi du , bi edukiontziak konpontzeko ahalegina egingo dituela oraingo astean Udalak. Gainerako ontzien  egoeraren gaineko jarraipena ere egiten jarraituko dutela ere gaineratu du.

Bestalde, Udalak irailean beste edukiontzi bat jartzea nahi du. Asmoa da berria Zaldibarren ipintzea. Edukiontzi hori berez, uztailean jarri behar zuten baina apurtu egin zen eta orain konponketak lanak egiten ari dira.
Hala, guztira zazpi edukiontzi izango dira Arrasaten. Haien funtzionamenduaren eta emaitzaren arabera erabakiko dute nahikoa diren edo aurrerago gehiago jarri behar diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak