Oinez gehienak, bizikletan asko, eta patinetan batzuk. Automobilean izan ezik, edozein sistema ona izan da gaur Olandixoko tunela estreinatzeko. Eta halaxe egin dute arrasatear, aretxabaletar eta inguruko beste kurioso askok.
Bihar 15:00ak arte
Izan ere, gaurko eta biharko egunak izango dira bakarrak, automobilean ez bada, Arrasateko saihesbide berria ezagutzeko. Gaur 21:00ak arte izango da horretarako aukera, eta bihar, berriz, 10:00etatik 15:00etara.