LABeko ordezkarien hitzetan, gaurko elkarretaratzearekin euren elkartasuna adierazi gura izan diete hildako langilearen senide eta lankideei.
Adierazi dute, Euskal Herrian aurten lan istripuz hildako 65. langilea dela eguenekoa. Salatu dute era berean gastuak gutxitze aldera, lanean ez direla betetzen gutxieneko segurtasun neurriak, eta erakunde publikoendako ere izan dituzte kritikak. Hala, LABen hitzetan, ez dago arazo honekin amaitzeko borondate politikorik.