Olandixo esparrua urbanizatzeko proiektua, gaur aztergai

Ubane Madera 2009ko urr. 26a, 10:29
Autobus panelak erosteko proposamena aztertuko dute; edo herriko kaleetan abiadura moteltzeko gailuak ipintzen segitu gura du Udalak eta halako gehiago erosteko proposamena izango dute mahai gainean gaur arratsaldean (astelehena) udal gobernuko kideek.

Zenbait bide seinale jartzeko lanak adjudikatuko dituzte. Baita ere Nao Santiagoko haur parkean segurtasun zorua ipintzeko lanak.

Bestalde, Olandixo inguruko kontuak ere aztertuko dituzte, hain zuzen ere, Olandixo esparrua urbanizatzeko proiektua onartzeko proposamena. Obrekin segituz, Kanpatorpea kantoiko zorua urbanizatzeko obrak adjudikatuko dituzte. Eta zerbitzuen atalean, Amaia Udal Antzokiko ekipamendua berritzea ere landuko dute.

Gizarte Ongizate atalean, berriz, alkoholak eragiten dituen ondorio negatiboez ohartarazten duen Arrisku Alkohola izeneko programa abiaraztea erabakiko dute. Eta bestelako gai bat aipatzearren, Gureak taldearekin lorezaintzako okupazio ikastaro bat antolatzeko proposamena aztertuko dute.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak