10-12 urte bitarteko gaztetxoak izan ziren tailer ezberdinetako arduradunak. Txatxilipurdiko peto naranjak jantzi eta lanean ibili ziren ludotekako gazteenak. Besteak beste, pintxo tailerra, antzerkia, mozorro tailerra eta koktel ezberdinak egiteko tailerra izan ziren. Gaztetxoak astean zehar "piñatak" egiten ibili ziren eta gero festan erabili zituzten.
Santa Marinatik 45 lagun izan ziren ludotekan. Guztira 80 bat lagun elkartu ziren.