Ointxe saskibaloi taldekoek lokal berria dute

Imanol Gallego 2007ko urt. 10a, 17:43
Ointxe saskibaloi taldeko kideak indartsu dabiltza azken aldian. Batetik euren proiektua egonkortzen duen egoitza lortzeaz gain, Junior eta Kadete mailakoen emaitza positiboak bultzada handia eman diote klubari.

Gustura daude Ointxe Arrasate Saskibaloi taldekoak lan egiteko leku egoki bat lortu dutelako Musakolan. Udalarekin ekaina aldera hasi ziren negoziaziotan, eta azkenean akordio batera heldu dira. Eskubaloi eta saskibaloiko taldeei lokal berri bat jarriko die Iturripen Udalak, baina bien bitartean Musakolako zaharren egoitza ohian lan egin ahal izango dute Ointxekoek.
Zuzendaritza berria sartu zenetik klubean Arrasaten saskibaloiak berriz ere gorakada bat edukitzeko nahiarekin ibili dira lanean. Orain beste aurrera pausu bat eman dute. Jabi Zurbanok urteak kanpoan eman eta gero klubera itzuli da kirol zuzendari lanak egitera. Harrobiarekin egin nahi dute lan zuzendaritzakoek, euren proiektuaren oinarriak horrek izan behar duela uste dute eta.
Klubaren historian lehen aldiz, junior eta kadete mailako taldeek Gipuzkoako Txapelketako final-erdiak jokatuko dituzte. Hauek irabazi ezkero, Euskadiko Txapelketa jokatzeko aukera izango lukete bi taldeek.
Junior mailakoek final-erdietako lehen partida Azpeitin jokatuko dute Iraurgiren aurka zapatuan 11:30ean. Kadeteek berriz, etxean jokatuko dute lehen partidua: Iturripen izango da, Easoren aurka, zapatuan 16:00etan.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak