Akordioa ez da, ordea, publizitate kontuetara mugatzen; izan ere, aurrerantzean bi erakundeek hainbat ekintza egingo dituzte elkarlanean, kirola eta hezkuntza uztartuz.
Bi aldeak oso gustura agertu dira hitzarmenarekin, eta Ointxeko presidente Jon Basurkok adierazi du ziur dagoela hiru urteren ostean ere batera jarraituko dutela. Basurkok eskerrak eman nahi izan dizkie azken denboraldietan Ointxe babestu duten Ford Mugarriri eta Alkesa eraikuntza enpresari.
Ointxe Arrasatek 11 talde izango ditu datorren denboraldian.