Ointxe! saskibaloi elkarteak, denboraldi berriaren aurkezpena egin du

Txomin Madina Milikua 2007ko urriaren 10a

10 talde izango dira denera, hauetatik 6 federatuak.

Ointxe! saskibaloi taldearen berrikuntzen artean, babesle berriak lortu izana dago. Hala, datozen hiru urtetan, Mondragon Unibertsitatea izango da babesle nagusia, eta Ford Mugarri eta San Josepe Harrobia ere babesle izango dira.

Kirol arloari dagokionez, 10 talde izango dira denera, horietatik 6 federatuak: 1. lehenego mailakoa izango da, beste bat senior probintziala, hirugarren bat juniorra eta gainerako hirurak kadeteak. Federatuez gain, 3 talde infantil ere izango dituzte, eta beste bat alebina.

Ibarreko gaineratiko herrietako saskibaloi taldeekin lortutako adostasunaren ondorioz ibarreko jokalariz osatutako kadete mailako talde bat sortu dute, b mailan jokatuko dutenak.

Zalantzarik gabe baina, Ointxe! Elkartearen lehenengo mailako taldea da ikusmin gehien sortzen duena. Aurreko bi urteetan, azkenenan lortu ezin izan bazen ere, EBA mailarako igoera fasea jokatu zuten Gorka Zurutuza entrenatzile oñatiarrarekin. Aurten, entrenatzaile berria dute, Iñaki Merino, eta taldean ere hainbat aldaketa egin dituzte. Ondorioz, denboraldian urratsez urrats joateko asmoa azaldu du Jon Basurkok elkarteko lehendakariak.


Antolaketari dagokionez, Ointxe! taldeko barne egitura sendotu eta nolabait profesionalizatzea da elkartearen helburua, eta bide horretan, Iñaki Merino lehengo mailako taldearen entrenatzaile izateaz gain, infantilekin ere arituko da, eta beste hainbat funtzio ere izango ditu. Saskibaloia eskolarekin hasteko asmoa ere badute, baita ibarreko gainerako taldeekin harremanak sendotzekoa ere.

Pasa den astean hasi zen Euskadiko txapelketako lehen partiduan irabazi ostean, lehengo mailako taldearen hurrengo hitzordua ostiral honetan bertan izango da Iturripen, eguerdiko 12:00tan hasita Goierri Vercolen kontra.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak