Ointxe! saskibaloi elkarteak hurrengo urteetarako erronkak finkatzen dihardu

Ander Monedero 2010ko ots. 26a, 13:29
Lau urtez behin, hurrengo urteetarako funtzionamendua eta helburuak finkatzen ditu. Hori dela eta, Gipuzkoako bi saskibaloi talde garrantzitsuenetako kide bana gonbidatu zuten atzo Arrasatera beraien esperientziaz ikasteko.

Elkartearen kirol helburuak, finantzazioa, herriko gaztedian saskibaloia nola bultzatu eta kide berriak lortzeko jarraitu beharreko pausoak dituzte egungo eztabaidan mintzagai.

 

Edozein kirol elkarte amateurrek dituen arazo berdinak ditu Arrasateko saskibaloi elkarteak. Taldeak aurrera jarraitzeko gogoa du eta hori lortzeko ezinbestekoa da erronka berriak izatea, kluba atzean ez gelditzeko.

 

Ointxe! elkartea  k besteen esperientzietatik ikasi nahi du. Horregatik,  Gipuzkoan kirol emaitza, talde kopuru eta ekonomia aldetik maila gorenekoak diren taldeen zuzendariak gonbidatu zituen atzo beraien funtzionamendua eta dituzten arazoak ezagutzeko.

 

Zarautz eta Easo kirol elkarteetako Dan Lertxundi eta Lorenzo Motos gonbidatu zituen atzo Kultur Atera, eta bertan, Arrasateko elkartekoak ez ezik, Bergara, Oñati eta Eskoriatzako saskibaloi elkarteen ordezkariak ere izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak