Oinezko eta txirrindulariendako zabalik Olandixoko tunela, aste bukaeran

Usoa Agirre 2010eko uztailaren 19a

Arrasate mendebaldeko saihesbide berriak dituen bi kilometroak publikoarendako zabalduko dira aste bukaeran, zapatuan eta domekan. Astelehenean, hilak 26, inauguratuko dute ibilgailuendako.

Uztailaren 24an, zapatua 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Uztailaren 25ean, domeka, 10:00etatik 15:00etara.

Oinezko eta txirrindulariek Arrasate mendebaldeko saihesbidearen instalazioak eta galtzada "estreinatzeko" aukera izango dute, beraz. Bi kilometroko luzera duen errepide berri horrek egunero Aramaiora doan errepidea (GI-2620) hartzen duten milaka ibilgailu aterako ditu Arrasateko kaleetatik datorren uztailaren 26tik, astelehenetik, aurrera.

Esperientzia honi esker, bertara gerturatzen diren bizilagun eta jakingura duten pertsona guztiek Gipuzkoako bide sareko bi noranzkoko tunelik luzeenean barrena (Olandixo, 860 metroko luzera) ibiltzeko aukera izango dute, bi egunetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak